viernes, 15 de enero de 2010

Haiek, txikiak zirenean hemen eman zituzten lehen pausuak...


Gaur egun egin dutenagatik munduan ezagunak diren pertsonek, Getxon igaro zituzten haien haurtzaroko egun berezi horiek... Herri honek egun komunikabideetako ataletan agertzen direnak hezi egin zituen bere garaian; bakoitzari, gaur egun duten arrakasta lortzeko bidea erakutsiz. Arlo desberdinetan ezagunak diren getxotarrez hitz egiten ari naiz; nahiz eta orain haien lana dela eta beste herri batean bizi, betidanik hemengoak izan direnak.

Politikaren munduari dagokionez, Jose Antonio Aguirre, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria; Jose Luis Bilbao, Bizkaiko aldun nagusia izandakoa; Ramon de la Sota, Astilleros Euskaldunaren fundatzailea izan zena...

Musikaren munduan hauek izan dira ezagunenak: Alvaro Fuentes, La Oreja De Van goh taldearen kidea; Andres Isasi konpositorea;"El inquilino comunista" rock taldea; orain oso ezaguna diren "Zodiac´s" eta "zentric" taldeak...

Hauek dira Getxon jaio ziren idazlerik ezagunenak: Unai Elorriaga, SPrako tranbiaren idazlea; Ibon Zubiaur; Ramiro Pinilla...

Kirol arloan hauek azpimarratuko nituzke: Iñaki Saez, Espainiako selekzioaren entrenatzaile ohia izandakoa; Roberto Laiseka bizikletari ezaguna; Yahaira Aguirre, Espainiako Judo txapelduna...

Bukatzeko, telebistan irtetzeagatik ezagutzen ditugunak hauek dira: Patricia Gaztañaga, telebistako aurkezlea; Iñaki Lopez, "Pasalo" telesaioa aurkezten duena; Iker Lopez aktorea...

Beraz, nabaritu daitekeenez, lehengai potentea atera daiteke herri honetatik; eta logikoa den moduan, ohore handiarekin izendatzen ditugu aukera dugun guztietan.

Merezi dute eta!

jueves, 14 de enero de 2010

Asier Hormaza getxotarra, distira duen izarra




Asier Hormaza aktorea, 1970.urtean jaioa, interpretazioaren grina izan du gazte gaztetatik. Getxon, oso harro gaude bera bezalako artista edukitzeaz, pizkanaka-pizkanaka zinema munduan gorantz abiatzen ari dena.

"Dragoi ehiztaria" filma grabatzen bukatu berri du eta egun hauetan estreinatuko den "Arrastoa" intrigazko komedian ere parte hartzen ari da. Bere partetik, "Dragoi ehiztaria" euskaraz egin den filmerik garestiena izan da eta udaberrirako dago pentsatua bere estreinaldia.

Getxotarrak, edozein genero egiteko kapaza dela erakutsi digu; hala nola, "Ernesto izatearen garrantzia", "Muerte accidental de un anarquista", "Artea", "Gronholm Metodoa", "Ahuntza edo nor da Silvia" antzespenetan; "Eutsi!" eta "Sukaldeko kontuak" filmek berarekin izateko ohorea eduki dute, baita telebistako "Hau komeria", "Sorginen Laratza", "Pilotari" edo "Goenkale" telesaioetan.

Getxotarra izan behar zuen, nongoa bestela?

San Mames berria izango denaren erakusketa


Soberan ezaguna da Bilboko ohorea diren lehoientzako etxe berria egiteko proiektua jadanik martxan dagoela. Futboleko terminoetara pasatuz, Bilboko bigarren Kapitala izango den zelaigune berriaren lanak hasi egin dira; San Mames zaharrak zituen prestazio eta ezaugarriak hobetu eta Athletic-eri ikuspegi desberdina emango diona.

Komunikabideek ekimen honi buruz aurrerapenak egiten doazen neurrian, horren inguruan dauden albisteen berri emango digute; baina horretaz aparte zehetasun gehiago ezagutu nahi baduzue, bi erakusketa dituzue bai Erromon eta bai Algortan.

Erromori dagokionez, urtarrilaren 15tik 31ra bitartean Gobela kiroldegiak hartuko du aurrean aipatutako erakusketa; Irakusketara hurbiltzen direnek 42.000 m2ko espazioa izango dute proiektuaren maketa eta informazioa kontsultatzeko.
Gure herrian, berriz, Algortako Merkatura hurbildu egin beharko gara otsailaren 2tik 20ra bitartean.

Nire taldearen zelaigune berriari buruzko xehetasun txikienaz ere jabetu nahi dut eta beraz, denbora apur bat izatekotan Algortako Merkatura hurbilduko naiz...

"Getxo Antzoki" berria


Algortari modernitate kutsu bat emateko jarduerak aurrera jarraitzen dute; kasu honetan San Nikolas plazari dagokiolarik. Lehen bertan, ezaguna den Getxo Antzoki zaharra zegoen; zine librea ikusteko aukera paregabea eskaintzen zuena. Gaur egun, lehen herriko eraikuntza enblematikoa zena zegoen lekuan ez dago ezer, obra-ondakin eta tramankuluak kenduta.

Getxoko Udalak eta EAJ-ren eskutik jaio berri den proiektu berriak era guztietako aurrerapenak hartzen ditu gain: kotxeentzako aparkaleku handiagoa, eraikuntza modernoa, areto handiagoak, era guztietako prestakuntza teknologikoak...
Horrez gain, lehen Erromon kokatuta zegoen musika eskola bertara egokituko da lanak amaitu eta gero.

Getxorentzako ohore handia izango da hain aurrerapauso handia lortzea, eta horrekin batera herri txikiari ikuspegi profesional eta garatuagoa ematea. Hurrengoa izan da alkateak, Antzoki berriaren eraginari buruz galdetu diotenean erantzun duena:“udalerria aldatzeko beharrezko proiektuan murgilduta gaude, parekorik gabea azken hamarkadetan, eta hori beharrezkoa da XXI. mendera egokitzeko. Prozesu horrek, jakina, zarata, trafikoaren aldaketak eta antzeko arazoak dakartza, baina ahalik eta gehien gutxitzen ahaleginduko gara, horretarako beharrezko neurriak hartuta”.

Egia esan, nik San Nikolas plaza ingurutik ibiltzen naizenean sentzazio arraro bat sentitzen dut; betidaniko Getxo Antzokia ez egoteak zuriune handia eragiten duelako.
Beharbada eraikin berria bukatua dagoenean sentsazio hori desagertu egingo da...

"Zinegoak" , 2010ean Getxon ere


Urtero Bilboko hirian ospatu ohi den "Zinegoak" proiektua, nazioarteko zinema gay-lesbo trans-aren ingurukoa da. Orain arte urte guztietan, Bilboko hainbat lekutan egin izan da bakarrik; antzoki eta areto garrantzitsuenetan. Baina aurten badirudi programazioa zertxobait aldatu egingo dela:

Urtarrilaren 29tik otsailaren 6ra arte Arriaga Antzokia, Capitol Zinema, Guggenheim, Bilborock eta Fnac aukerarako antolatu eta jantzi egingo dira.
Horren ondoren; otsailaren 7tik 14ra jaialdiaren zatiren bat eramango da eredu gisa, hainbat euskal udalerrietara; haien artean Getxora. Normala denatik irtetzeak arrazoi garrantzitsua dauka atzean: hiri handietatik ateratzearen aldeko apostua.

Aurten gainera, Berlineko harresia jausi zeneko 20garren urteurrena ospatzeko omenaldia egingo dute; sasoi horretan girotuta eta 2010eko Ohorezko Saria jasoko duenak zuzendutako luzemetraia emanez. Saridunaren izena urtarrilaren 20an ezagutuko da.

Argi dago Getxo nazioarteko panoraman integratzeko ahalegin handiak egiten dabilela!

Getxori buruzko blog ugari

Zer dago bere herritarrek herri bati buruz hitz egitea baino hoberik? Gure herria biziduna izango balitz berari galdetuko genioke zalantzak argitzeko; baina horrela ez denez, gure hausnarketa propioak kontuan hartu baino ez dugu.

Gauza da, blog hau egiten hasi nintzenetik askotan kontsultatu dudala interneteko hainbat webgune nik neuk nire herriari buruz nuen ezagupena handitu eta osatzeko. Eta nabigatzen egon naizen bitartean Getxori buruzko blog ugari gaudela konturatu naiz; badaude bereziki Portu Zaharrari zuzendurikoak alde batetik; Algortari zuzendurikoak bestetik; eta azkenik, Getxori buruzko ikuspegi orokorrago bat ematen dutenak. Bertan, herriari buruzko azken berriak agertzeaz gain, erabiltzaile eta blogen sortzaileen iritzi eta eskakizunak agertzen dira; herriari buruzko garrantzia handitu egiten dutenak.

Hauek izan dira nik orainarte aurkitu izan ditudanak:

-Getxoko alkatea den Imanol Landaren bloga-->http://www.ilanda.info/
-Portu zaharrari buruzko blogak-->http://puertoviejodealgorta.blogspot.com/
http://blog.agirregabiria.net/2009/06/la-mirada- magica-sobre-getxo-nuestro.html
http://blogdebori.com/category/euskadi/getxo/

Beraz, hemendik aurrera gure herriari buruzko edozein kontsulta egiteko bisitatu aurreko webguneak!

GETXOBERRI berria


Gure herriko alkatea den Imanol Landaren blogean agertzen den moduan, izenburuan datorrena hitz joku bat baino gehiago da. Udalari buruzko lehengo egunkari txikiak aldaketak izan ditu eta orain agerpen desberdina erakusten du: formatu erakargarriagoa, gaurkotua, kolorean dago egina. Baina horrez gainera, edukian ere aldaketak antzematen dira. Gure herria aberatsa da aspektu askotan: bizilagunak, jarduerak, ekimenak, albisteak, kirolak... eta horregatik, hemen gertatzen denari buruz "al loro" egon gaitezen nahi dute haren sortzaileek.

Esan beharra dago gainera, erraztasun handia ematen dutela aldizkari hau eskuratzeko; gure etxeetara heldu ohi da maiz eta beraz eroso baino erosoagoa da.
Imanol Landak jakinarazi duenez, esperientzia honek herritarren errealitatetik hurbilago egoteko helburua dauka. Gainera, Getxoren alde egiteko sortua den produktua da, bide batez, herria biziagoa eta dinamikoagoa egiteko.

Beraz, ez dago aitzakirik getxoztarrek bere herriaren inguruan eguneratuak egon daitezen!