"Oxbow Punta Galea Big Challenge" izenarekin ezaguna den surf txapelketa garrantzitsua ospatu zen 2007an Getxoko Punta Galeako itsaslabarrean. Surf munduari lotutako hainbat pertsonalitate egon ziren txapelketa jarraitzen eta haiekin batera, surf zaletu eta jarraitzaile ugari hurbildu ziren.
Lehiaketako saririk handiena eraman zuena bertakoa zen Jaime Fernandez izan zen; olaturik handiena hartzeagatik garaile gertatu zena.
Gure urek dituzten ezaugarri bereziak zirela eta froga ospatua izateko denbora tarte batean zehar itxaron behar izan zuten, 4 metro gutxienez neurtzen zuten olatuekin topatzeko.
Kontuan harturik Bilboko portu komertzialaren aurrean kokatzen den Abrako bahiaren eskuinaldeko zatia zela, jasotako uzta ez zen txarra izan: batazbesteko 4 metroko 77 olatu izan ziren jaiaren protagonistak; Jokin Arroyo, txapelketaren zuzendariak jakinarazi zuenez.
Guztira sari moduan banatzeko zeuden 6800€ tik( Euskal Herriko Surf Federazioaren eskura)garaileak 1700€ eraman zituen; gainontzekoa, parte hartzaile eta beste saridunen artean banandu zelarik. Ez da kexatzeko modukoa, ezta?
Surfaren inguruko jai honek zaletuen itxaropenak mukuruka bete zituen!
miércoles, 13 de enero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario