
Pasadan urteko azaroaren 27, 28 eta 29an ospatu zen VIII. Komiki Aretoa Getxon baina aurten bi espazio desberdinetan: alde batetik ohikoa den Las Arenas metroko plazan eraikitzen den karpan; eta bestetik, Erromoko Santa Eugenia plazan.
Toki bakoitza komiki munduarekin lotutako edozein ekitaldi, jarduera, ipuin-kontaketa, ekitaldi bereziak egiteko eszenatokia, fanzin, zaletuentzako denda...z hornitua egongo da; hurbiltzen direnen nahiak betetzeko.
Jarduera mota hauei esker, zaletuek euren iritzi eta balorazioak partekatu ditzakete beraien artean eta bitartean, haiek gustoko dutenarekin momentu dibertigarriaz gozatu. Horregatik, niretzako oso didaktiko eta interesgarriak izan ohi dira antzeko ekimenak; eta nire herritik hurbil antzeko zeozerren ospaketaz jabetzen naizenean ikustera hurbiltzen naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario