
Joan den urtean, Getxo outlet-aren VI.edizioa ospatu zen Algortako geltoki plazan urriaren 2, 3 eta 4 an. Bere kokapen egokiak, herritar eta auzokoen hurbilketa erraztu zuen, 15000 pertsona inguru hurbildu zirelarik.
Azokan parte hartzen zituzten enpresen kopurua 40 izan zen; eta haien produktuak stand antzekoetan erakusgai zeuden metroko plaza alboan dagoen aparkaleku handian eraiki zen karpa batean. Karpa horren barruan jaima modukoak antolatu ziren; denda bakoitzak bere lekua izan zezan.
Hurbildutakoek azoka bisitatu ondoren egiaztatu ahal izan zuten Getxo outlet Bizkaian egiten diren antzeko ekimenen artean nabarmentzen zela; aurki daitezkeen produktuen barietate eta kalitatea; eta horrekin batera, produktu bakoitzean aplikatutako deskontuak erreferente bihurtzen dutelako.
Horrela, bertaratu zirenek prezio baxu eta deskontu garrantzitsuak zituzten era guztietako artikuluak eskuratu ahal izan zuten; hala nola, elikagaiak, oinetakoak, bitxiak, apaingarriak, dekorazioa, kirolak, elektronika, altzairuak...
Beraz, zergatik ez hurbildu? Denbora eta zorte apur batekin benetako txoioak eraman ditzakezu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario