miércoles, 13 de enero de 2010

Erdi Arora bidaia


Batzuetan (biolentzia generoa) ez dirudien arren, Aro Garaikidean bizi gara; gizakiak bizitzari dagokionez aspektu guztietan aurrerapenak lortu dituelarik.
Gauza da, batzuetan konparatzen hazten garela, gure gaur eguneko bizimodua (egun dauden ohiturak) eta antzina bizitza nola zen;
Gurasoek kontatzen dute: "Lehen maisuari ezezkoa emanez gero, erregelarekin ipurdian jo eta baiezkora aldatzen zenuen bat-batean; orain gauzak erabat diferenteak dira..."

Adituek esaten dute, ona dela zenbaitetan denbora atzera bota eta aurreko aroetan erreparatzea gizakiak historian zehar lortu dituen aurrerapenaz jabetzeko. Nolabait, Getxon hori egiten da urtero.

Irailaren azken asteburuan, umeak uda luze baina motz baten ostean ikastolara bueltatu direnean, Algortako kaleetan zehar Erdi Aroko merkatua ospatzen da. Bi egunez normalean herri modernoa dena jantzi mediebalez janzten da; antzinako garaietara bueltatzeko.
Basagoiti Etorbidean zehar eta Bihotz Alai,San Nikolas, Tellagorri, Getxo Antzoki, Tangora, Algortako geltokia, Satistegi, Zabala ikastetxea eta J.Bautista Zabala kaleraino zabaltzen da; Bertan txabola eta salmenta-denda ugari antolatzen dira; janaria, apaingarriak, artisaugintzarekin erlazionatutakoak, eskuz eginiko egurrezko jostailuak, animaliak...aurki daitezke eta etxera oroigarri eraman.

Giro polit eta berezia antzematen da herrian zehar, antzinako garaietara bidaiatzen laguntzen duena...

No hay comentarios:

Publicar un comentario