Komunikabideetan ospatu diren ekitaldi edo jarduerei buruz hitz egiten dutenean, gehienetan hiri edo herri handien izenak entzuten ditugu. "Bilbon ospatu berri dira kazetaritzari buruzko XX.jardunaldiak...", "Madrid, munduko rap zaleen topaketaren gune aurten ere", "Dotore jantzi dira New York-eko kaleak, urtero bezalaxe Modaren Asteari harrera berezia egiteko..." Badakigu hiri handi horietan askoz ere jarduera ezagun eta oihartzun handiagoa eragiten dituztenak ospatzen direla, noski, haiek gauzatzeko baldintza, infraestruktura eta errekurtso ekonomiko hobeak dituztelako.
Hala eta guztiz ere, herri txiki eta ez hain ezagunetan ere ekimen bereziak egon ohi dira urtean zehar, gai desberdinei loturik daudenak. Getxo ere horren adibide da. Hurrengo sarreretan gure herrian ospatu izan diren egintza garrantzitsuen inguruan arituko naiz, arlo desberdinekin lotuak.
Espero dut interesgarri gertatzea eta barkatu gaiari hain bira handia eman izanagatik.
Hurrengora arte!
miércoles, 13 de enero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario