Aurten ere, urtero bezala, Getxoko Nazioarteko Jazz festibalaren XXXI. edizioa ospatu da Algortako Bihotz Alai plazan. Getxo honako ekitaldian parte hartzen duen herrietako bat izan da orain dela urte asko. Urtero, uda aldera, Jazz munduko pertsonalitaterik ezagun eta onenak biltzen dira ekimen honetan. Aurten ekitaldiaren parte izan diren artistak honako hauek izan dira: Chucho Valdés, Lee Konitz, Charlie Haden, Jan Garbarek eta Aldo Romano, Louis Sclavis eta Henri Texierrek osatzen duten hirukotea.
Horiez gain, gainera, aurten zenbait berrikuntza egon dira festibalaren programazioan; hala nola, taldeen txapelketaren aktuazioak eta "tercer milenio" deitutako sekzioa berri bat.
Egia esan, urte batzuk lehenago musika estilo mota guztietatik Jazz-a gutxien goraipatutakoa zela uste nuen. Niri aspergarria iruditzen zitzaidan eta orduan esaten nuen: nola gustatu dezake honek? Ez zitzaidan buruan sartzen. Gauza da, denetarako jendea egon behar dela eta egiaztatzen joan naizen heinean ikusi dut arrakasta nahiko handia daukala urtero, hurbiltzen diren zaletuen kopurua handia baita.
Gainera, gure herria beste herrien ohitura eta kulturan integratzeko balio duen guztia, ongi etorri!
miércoles, 13 de enero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario