miércoles, 13 de enero de 2010

Kotxerik gabe egun batez... posiblea da!


Nazka-nazka eginda gaude, pertsona bakar batek klima aldaketarekin bukatu ezin duela entzuteaz komunikabide guztietan. Txarrena da, arrazoi guztia daukatela. Logikoa da pentsatzea pertsona bakar batek kotxea ez erabiltzeak ez duela aldaketa handirik eragingo; guztion konpromesua behar da. Horren harira argi dago baita, herri txiki batek horren aldeko ekimenak egin arren arazo mundiala ez dela konponduko. Baina zertxobait, gutxienekoa izanda ere, hobetu... Hori posiblea da!

Algortan, klima aldaketaren arazoa konpontzeko "kotzerik gabeko eguna" ospatzen da urtero. Egun guztian zehar errepideetan ibilgailurik ez da ikusten eta mezua transmititzeko hainbat jarduera antolatu ohi dira; normalean kotxeak pasatzen diren tokietatik; hala nola, ponietan paseoa, giza-futbolina, kart´s txikiak...

Beraz, kontaminazioaren gaia azpimarratzeaz aparte, umeek arazoa konponbideekin erlaziona dezatela ahalbidetzen da; horrekin batera, tranporte pribatuaren ordez publikoa erabiltzera bultzatzen zaielarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario