miércoles, 13 de enero de 2010

Erregeak urtero bezala Getxori bisita...


Pasadan urtarrilaren 5ean, Errege Magoen desfilea berriz ere atera zen Getxoko kaleetara bertako umeen ilusio eta itxaropenak betetzeko. Urtero, kabalgataren osagaiak aldatu ohi dituzte, eta gehienetan urtean oihartzun handia eduki duten gertaera edo pertsonaiei buruzkoa izaten da. Aurtengoa horrela egon da antolatua:zortzi karrozek eta bi fanfarriak izango dira espektakuluaren gidari; ibilbidea ez da batere aldatu beste urteekin konparatuz: Getxo-Algorta(1.itzulia) eta Areeta-Itzubaltzeta.(2.itzulia)

Getxoko kultur etxea izan da beti bezala ekitaldiaren antolatzaile nagusia. Eta jakinarazi duenez, bi tona gozoki banandu dira aurten; zeliakoentzako gozokiak.
Desfilearen lehen zatia bukatuta Erregeen harrera egon zen Villamonteko Kultur Etxean; txikitxoek euren nahi eta gurariak Magoei eska diezaieten.

Bukatzeko esan beharra daukat, nahiz eta txikitan nuen ilusio berdina ez izan, (noski)garai haietako magia pitin bat arnastu daiteke oraindik kabalgata ikustean; bereziki, umeen zorionezko aurpegiak ikusten dituzunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario