Pasadan urteko urriaren 31an ospatu zen Algortako Villamonte Kultur Aretoan Getxo eta inguruetako blogger-en topagunea. Ekimen hau egiten den lehenengo aldia izan da; baina izandako arrakasta eta parte hartzaileen inpresioak kontuan hartuta, ez da azkena izango.
Bertan, Getxoko historiari buruzko hainbat argibide eta argazki erakutsi eta ondoren, blogerren iritziak partekatu ziren; horren inguruko ikuspuntuak elkartrukatuz guztien artean. Getxo herria nola ikusten duten eta pairatutako aldaketen inguruan solasaldia ere egon zen.
Herri berdinari buruzko blog desberdinak egotea primeran dago, bakoitzak ikuspuntu eta gai desberdinei buruzkoa izango delarik.
jueves, 14 de enero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario