jueves, 14 de enero de 2010

"Zinegoak" , 2010ean Getxon ere


Urtero Bilboko hirian ospatu ohi den "Zinegoak" proiektua, nazioarteko zinema gay-lesbo trans-aren ingurukoa da. Orain arte urte guztietan, Bilboko hainbat lekutan egin izan da bakarrik; antzoki eta areto garrantzitsuenetan. Baina aurten badirudi programazioa zertxobait aldatu egingo dela:

Urtarrilaren 29tik otsailaren 6ra arte Arriaga Antzokia, Capitol Zinema, Guggenheim, Bilborock eta Fnac aukerarako antolatu eta jantzi egingo dira.
Horren ondoren; otsailaren 7tik 14ra jaialdiaren zatiren bat eramango da eredu gisa, hainbat euskal udalerrietara; haien artean Getxora. Normala denatik irtetzeak arrazoi garrantzitsua dauka atzean: hiri handietatik ateratzearen aldeko apostua.

Aurten gainera, Berlineko harresia jausi zeneko 20garren urteurrena ospatzeko omenaldia egingo dute; sasoi horretan girotuta eta 2010eko Ohorezko Saria jasoko duenak zuzendutako luzemetraia emanez. Saridunaren izena urtarrilaren 20an ezagutuko da.

Argi dago Getxo nazioarteko panoraman integratzeko ahalegin handiak egiten dabilela!

No hay comentarios:

Publicar un comentario