jueves, 14 de enero de 2010

"Getxo Antzoki" berria


Algortari modernitate kutsu bat emateko jarduerak aurrera jarraitzen dute; kasu honetan San Nikolas plazari dagokiolarik. Lehen bertan, ezaguna den Getxo Antzoki zaharra zegoen; zine librea ikusteko aukera paregabea eskaintzen zuena. Gaur egun, lehen herriko eraikuntza enblematikoa zena zegoen lekuan ez dago ezer, obra-ondakin eta tramankuluak kenduta.

Getxoko Udalak eta EAJ-ren eskutik jaio berri den proiektu berriak era guztietako aurrerapenak hartzen ditu gain: kotxeentzako aparkaleku handiagoa, eraikuntza modernoa, areto handiagoak, era guztietako prestakuntza teknologikoak...
Horrez gain, lehen Erromon kokatuta zegoen musika eskola bertara egokituko da lanak amaitu eta gero.

Getxorentzako ohore handia izango da hain aurrerapauso handia lortzea, eta horrekin batera herri txikiari ikuspegi profesional eta garatuagoa ematea. Hurrengoa izan da alkateak, Antzoki berriaren eraginari buruz galdetu diotenean erantzun duena:“udalerria aldatzeko beharrezko proiektuan murgilduta gaude, parekorik gabea azken hamarkadetan, eta hori beharrezkoa da XXI. mendera egokitzeko. Prozesu horrek, jakina, zarata, trafikoaren aldaketak eta antzeko arazoak dakartza, baina ahalik eta gehien gutxitzen ahaleginduko gara, horretarako beharrezko neurriak hartuta”.

Egia esan, nik San Nikolas plaza ingurutik ibiltzen naizenean sentzazio arraro bat sentitzen dut; betidaniko Getxo Antzokia ez egoteak zuriune handia eragiten duelako.
Beharbada eraikin berria bukatua dagoenean sentsazio hori desagertu egingo da...

No hay comentarios:

Publicar un comentario