Gauza ezaguna da guztiongatik gabonak urteko data garrantzitsua direla arrazoi desberdinengatik. Batetik, familia eta lagunekin egoteko denbora da, guztion artean opariak elkartrukatuz; eta bestetik, loteria eta beste eratako zozketak. Bai gabon-gauaren eguna heldu baino apur bat lehenago ospatzen dena; bai errege egunean ospatzen den "el niño" zozketa ezaguna. Gauza da, errege eguna pasa ondoren suposatzen dela gabon denbora bukatu egin dela, haiek dakartzaten jarduera bereziekin batera. Baina gure herrian, ez da hori guztiz ematen!
Nolabait esateko gabon epea heltzen denean, eta hiru asteetan zehar Getxoko zenbait dendek zozketa txarteltxoak oparitzen dituzte haien dendan erosketaren bat egiterakoan.
Ondoren, urtarrilaren lehen astean zenbaki irabazleen zozketa burutu ohi da eta saridunek diru kantitate desberdinak edukitzen dituzte denda hauetan erabiltzeko; 500€, 400€, 300€, 200€...
Beraz, gabonen ostean zenbaitei etortzen zaien depresioa hobeto eramateko ekimen berezi hau daukagu. Gutxienez...
domingo, 10 de enero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario