
Abenduak 31a zen eta gauak iguriki egiten zuen. Urtero bezala, familiarekin afari berezia ospatu eta 00:00ak puntu-puntuan urte berriari harrera berezia eman genion mahatsen tradizioari jarraiki. Besarkada eta brindisen ostean, zetorren gau garrantzitsurako prestatu eta kalera irten nintzen lagunekin batera elkartu eta kotilloira abiatzeko. Getxon betidanik bi ohitura egon dira egun honetan: batetik, Getxotik irten bai mozorrotuta bai festa-jantzia eramanik. Eta bestetik, herri inguruan dauden kotilloi ohikoetara joatea. Guk, aurten bigarren aukera hautatu dugu. Algortan zeharreko hainbat tabernatan giro berezia egon zen, urteko lehen gauari merezitako harrera emateko. Baina kotilloiei dagokionez, Portu Zahar inguruan eta kirol portuan kokatzen ziren. Guri zegokiguna kirol portuko Silver´s tabernak antolatzen zuen; baina bertako Allent taberna baita beste aukera zen. Portu Zahar aldera joatea ere aukera ona izan zitekeen baina pasadan urtean oso zapore ona gelditu zitzaigunez, zergatik ez errepikatu?
Tamarises hotel ezagunean ere kotilloi izugarria ospatu zen; eta gurean bezalaxe, itsasora begira karpa moduko bat eraiki zuten ikaragarrizko paisaiaz disfrutatzeko.
Beraz, nahiz eta gurea arrantzale herria izan, abagune berezietarako elegante jantzi ere egiten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario