
"Urte berri, asmo berri". Urte bat bukatu eta berria haztera doanean egiten dugunari erreferentzia egiten dio aurreko esaldi horrek. Gaztelaniazko "año nuevo, vida nueva" ren pareko dena denon ahotan azaltzen da urte berri baten hasieran. Aurten, 2010 urterako proiektu berri baten jaiotza eman da Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen eskutik.
Proiektuaren sortzaileek jakinarazi dutenez, ekimen honen helburua Getxoko 2 eta 12 urte bitarteko umeek, haien guraso eta hurbilekoekin batera, euskarara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea. Horrela ez dakitenak ikasteko era da eta dakitenek erabil dezaten.
Horrekin batera Getxoko Udaletik gurasoen eta ikastetxeetako guraso-elkarte eta zuzendarien konpromesua eskatzen dute gure hizkuntza eta sinboloa den euskara bultzatzeko proiektu honek fruituak eman ditzan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario